Umea nintzela orduak joaten zitzaizkidan margo artean, lapitzak, pintzelak eta akuarelak, orri zuriko koadernoak baina gauza ederragorik ez zegoen neretzat. Ordurako banekien nire patua koloreei lotuta egongo zela, bai ala bai. Beste haur batzuek baloia hautatu zuten garaian, eskola ondoren margo akademiara joaten nintzen ikastera, hobetzera. Etxean ez ziren batere harritu gaztaroan, Batxilergoa amaituta, Bilborako bidea hartu nuenean….