Ainize Vazquez
Bi urte pasa ondoren “berria” izengoitia zaharra geratu da. Dagoeneko gure bezeroen oso gustuko diren hainbat estanpatu diseinatu ditu, argazkian daramana bezalaxe. Irune bezala, urtez urte hobetzen. Langile berriak dendan gauzatzen diren ideia berriak. Datorren 2023-rako sorpresa handiak espero ditugu.
Oihana & Amaia
Oihana eta Amaia. Gure jostunak. Hastapen gorabeheratsua izan genuena!; izan ere, bikinien jostungitza nahiko arrotza zen toki batean ari ginen. Hortaz, hasiera gogorra eta nahi baino motelagoa izanda ere, gerorako oinarri sendoak jarri ahal izan genituen. Emaitzak erakusgarri, oso profesional handiak ditugu jostunak. Ez da lan erreza izan beraiena, izan duten jefea ikusita. Baina tailerretik tailerrera joan behar izan dugunetan, ezagutu ditugun jostunak ahoa bete hortz geratu dira gure bikotearen jostungintza-maila ikusita. Bere arloan, ziur asko, onenak Euskal Herria mailan.
Leire Larretxea aka Leleprints
Leire. Noizean behin bikiniak saltzen zein den gaitasunik preziatuena galdetu izan digute. Eta gezurra eman badezake ere, gure gizatasunaren onarri-oinarrikoenarekin zerikusi zuzena duen hori da, enpatia. Bezeroek, direnak eta ez direnak egin ohi dituzte berak atenditu ditzan. Goiurin estanpatu gehien eta onenak egin dituena da. Oso estilo berezko eta antzemangarria badu ere, Goirutik sortu diren helburu eta erronkei erantzuteko gaitasun handia erakutsi du. Gau egun, freelance moduan bada ere, berarekin elkarlanean jarraitzeko aukera dugu.
Irune Agirrezabala
Irune, ilustratzaile eta estanpagilea. Gurekin hasi zenean, izugarrizko altxor baten aurrean ote geunden esateko orduan ezbai batean ibili ginen. Orain, argi daukagu, altxorra. Bere lehen urratsak eman-emanak jada dituenean, 2020.erako estanpatu arrakastatsu batzuen egilea izan dugu. Bere ahaleginei esker, eta bere aldarte ezin hobea lagun, azkenik gure Instagrama bizi-bizirik dugu. Emaitzak ikusita, hasiera baina ez du izan orain artekoa, gorantz dugu Irune 2021erako.
Joseba Lizarralde
Joseba Lizarralde. Jefea. “separates” bikini-bildumaren diseinugilea. Horrez gain ere, estanpatu batzuk neronek eginak dira, besteak beste, nire taldekideak lasai ez daitezen. Bikiniak saltzea oso gustuko dut.
Junkal Irigoien
Junkal Irigoien. Gure “informatikoa” eta webmasterra izateaz harago doana. Goiurik on-line emandako lehenengo urratsekin batera dago gurekin. Horrez gain, izan SEO , kromak, 360s, keyword-ak, are produktu-argazkilari eginkizunetan ere, buru belarri sartuta dago. Azkarra eta kritikoa izateaz aparte, munduaren ikuspegi berezkoa duen persona baten laguntza izatea oso aberasgarri da gure proiektuan. Bere presentziak, besterik ez balitz ere, zer edo zer kutsatuko digu.