Goirurin, 2020.etik aurrera, gure ekoizpen zein salmenta-prozesuan ingurmenarekin ahalik eta modurik jasangarrienean jarduteko konpromezua hartu nahi dugu bezeroekin.
=Gure bezeroek duten baloreak berak geure ere egin nahi ditugu: ingurumenarekiko kezka, tokiko diseinatzaileen ekarpen aintzat hartzea, eta Euskal Herrian modaren kultura suspertzea.
Horregatik hain zuzen ere gure bikiniak bi iturri ezberdinetatik datozen ehun birziklatuak baliatuz ekoizten hasi gara:
-Itsas-hondakinetatik ateratako poliesterra; botilak eta Meditarraneoan bildutako sareak gehienbat.
-Poliamida, moda-industriak sortutako hondakinak birziklatuz aterata.
Pixkana-pixkana gure jardueratik modaren industriak duen ingurumen-eragina gutxitzen lagundu nahi dugu; izan ere, ondo dakigu industria mota hau mundu mailan kutsakorretan bigarren postuan dagoela.