Saskia

Zehaztapen eta Baldintzak

1.

Goiuri Bikini Denda eta eskaria egiten duen bezeroaren arteko Erosketa Baldintzak dira ondorengoak. Iberiar Penintsula eta Balear Uharteen barruan egingo ditugu soilik bidalketak. Ez ditugu Kanariar Uharte, Ceuta eta Melillara egingo, ezta Estatu espainoletik kanpo ere.

Bezeroaren erosketak, Baldintzekiko adostasuna ekartzen du, bai prezio, deskribapen eta zehazpenei dagokionez.

2.

Bidalketak etxeko zein laneko helbideetara egingo ditugu. Posta kutxatileetara ez ditugu bidaliko. Eskabidea berretsi ostean, Penintsula barruko bidalketak 4 laneguneko epean burutuko dira, bidalketa estandarren kasuan (7€) eta 2 laneguneko epean bidalketa express aukeratuz gero (10€).Eskaintzarik ezean.

Balear Uharteen kasuan, egunen bat gehiago luzatzea gerta daiteke.

Bidalketa helbidean inor ez balego, garraiolaria bigarren aldiz saiatuko litzateke. Ondorioz, telefono zenbakia ematea garrantzitsua da, honekin zurekin harremanetan jarriko baita.

Ez dugu enbalatze gasturik eransten eta bidalketa gastuak betiere bezeroaren alde izango lirateke.

3.

Itzultzeak:

Itzultzeak egiteko 21 egun dituzu.

Hau egin baino lehen gurekin harremanetan jarri beharko zara itzultze zbk. bat eman diezazugun. Horretarako gure helbidea info@goiuri.com edo 943 422 871 telefonoa erabili ditzakezu.

Itzultzen dituzun artikuluak bere jatorrizko egoeran izan beharko dute: etiketak, ontzikia eta babes higienikoa, azken hau bainujantzi guztien kasuan.

Itzultzearen bidalketa gastuak bezeroaren kontu doaz.

Garraiolariarekin artikulua aseguratzea gomendatzen dizugu, bidalketa gure dendara iritsi bitarteko erantzukizuna zurea baita.

Itzultzea gure denda fisikora egin beharko duzu:

Goiuri Bikini Denda
San Bartolome 6 kalea
20007-Donostia-

Dena zuzen dagoela egiaztatzen dugunean artikuluaren zenbatekoa itzuliko dizugu.

Produktuagatik ordaindu duzun diru-itzultzea jasoko duzu, bidalketak gastuak ez, beti ere eskabidea akastuna edo okerra izan ez bada.

4.

Hauek dira ordainketa moduak:

Errenboltso bidez.

Banku txartela edo Pay Pal erabiliz.

Banku-transferentzia eginez, zein egina dagoela ikusten ez dugun arte ez dugun bidalketa gauzatuko.

5.

Pribatasuna:

L-O 15/1999 eta 34/2002 Legearekin bat eginez, ematen dizkiguzuen datuak fitxategi automatizatu batean gordeko direla ziurtatzen du Goiuri Bikini Dendak.
Goiurik ez du beste inorekin inolako daturik elkarbanatuko. Zure baimenpean ez bada, ez ditu marketing zuzenerako erabiliko ere.
Zure datuetan sartzea, zuzenketak egitea edo baliogabetzeko aukerak izango dituzula bermatzen du Goiuri Bikini Dendak. Eskubide hauek gauzatu ahal izateko gurekin kontaktuan jartzea besterik ez duzu: info@goiuri.com email bitartez, 943 422 871 telefonora deituz edo gure denda fisikora zuzenduz, San Bartolome 6 kalean (Donostia).

 




Onartzen dut

Erabiltzailearen esperientzia hobetzearren, web honek kukiak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituz gero, erabilera hau onartutzat joko dugu.