Goiuri Bikini Denda Donostiako San Bartolome 9 kalean (ERNE, HELBIDE BERRIA 2020) dagoen bikini denda espezializatua da.
Gero eta kolpatuago dauden dendarien gremiokoak gara eta harrotasun handiz aitortzen dugu. Merkataritza maila goreneneko probitzia-hiriburua dugu Donostia Estatu mailan gaur-gaurkoz. Hainbeste denda-kate eta frankiziaren aurrean, beren betiko merkataritza-moldeari eusten dioten dendak ez dira gutxi Donostian. Honek Donostian shopping edo erosketak egitera joatea oso bestelako esperientzia izatea ahalbidetzen du, firma handiek ezarritako kolore bakarreko denda-giroa duten beste hainbat hiriburutan ez bezala.
Autraliako markak (Seafolly esaterako) saltzen esperientzia handienetarikoa da gure denda Europa mailan. Espainiako Estatuan lehenbiziko postuan bikiniak online saltzen. Astraliako denda zein marken filosofia geure eginez, bikini zatiak “bereiz” saltzen ditugu; hau da, bezereoaren beharren arabera, bikini mota ezberdinetako kulero eta bularretako zein taila ezberdinak nahasteko aukera eskaintzen dugu (honela gure produktuak bezeroaren beharrekin egiten du bat, eta ez alderatziz).